AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Morea industriagunea.
2021/12/26 19:55

Gizon bat atxilotu zuten larunbat goizaldean, Beriaingo (Nafarroa) industriagune batean, emakume bat bortxatzeagatik. Eguberri Egunean izan zen erasoa; poliziari hots egitea lortu zuen emakumeak, eta Beriaingo Morea industriaguneko nabe batean bortxatua izan zela salatu zuen gero polizia-etxean. Ordu batzuetara atxilotu zuten bortxatzailea.

Belosoko komisaldegira eraman zuten; orain, epailearen esku utzi dute kasua eta gertatutakoa ikertzen ari dira.

Bestalde, Barakaldon (Bizkaia), beste emakume bati egin zion eraso gizon batek Eguberri Egunean. Pisukideak dira biak, eta gizonak larunbat goizean egin zizkion sexu-erasoak emakumeari, partekatzen duten etxebizitzan.

Ihes egiten saiatzen ari zela atxilotu zuten erasotzailea, etxeko eskaileretan.

EZ DAGO IRUZKINIK