AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/23 20:04

Atzo, apirilaren 22an, bost urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten Lizarraldeko (Nafarroa) gazte bati, web-orri pornografiko batera bere lagunen argazkiak eta bideoak igozea leporatuta. 23 urte ditu gizonezkoak. Akordio bat lortu zuten erasotzailearen defentsak, fiskalak eta akusazio partikularrak: 11 delitu egotzi zizkioten auzipetuari, eta delitu bakoitzeko, sei hilabeteko kartzela-zigorra ematea onartu zuten. Dena den, bi urtez etengo liokete zigorra eta ez luke kartzelara joan beharko denbora tarte horretan delitu berririk egin ezean.


2019ko urtarriletik ekainera bitartean gauzatu zuen erasoa. Denbora horretan, haren lagunen argazki zein bideoak Instagram bidez jaso eta Pornhub web-orrialdean kargatu zituen, ezizen iraintzaileekin. Irudien ondoan, zenbait kasutan, nesken Instagram kontuak zeintzuk diren ere zehaztu zuen erasotzaileak. 17 eta 27 urte artean dituzte erasotuak izan diren emakumeek.


Gazte batek irudiak ikustean, nesketako bat ezagutu eta lagun bat ohartarazi zuen. Hala, web-orrian sartu eta irudi gehiago topatu zituzten. Gerora identifikatu zuten erasotzailea, bere bideo bat igo zuenean.