AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/27 07:30

Israelgo estatu sionistarekiko konplize erraldoi baten bihotzean, Washington hirian, Palestinako sarraskia salatzeko eta Amerikako Estatu Batuek horretan duten erantzukizuna seinalatzeko muturreko protesta-ekintza bat izan da. Duela bi egun, otsailaren 25ean, soldadu estatubatuar batek bere buruari su eman zion Israelgo Enbaxada aurrean.

"Palestina libre!" oihukatzen zuen bitartean, gasolinaz busti eta bere burua sutu zuen. Su hartu eta bizia galtzen zuen bitartean, sionisten enbaxadako polizia-agente batek etengabe apuntatu zion pistola batekin.

"Muturreko protesta-ekintza batean parte hartzeko zorian nago. Baina Palestinan jendeak kolonizatzaileen eskuetan bizi izan duenarekin alderatuta, ez da inola ere muturrekoa. Hori normala izatea erabaki dute gure agintariek", esan zuen Aaron Bushnell soldaduak, bere buruaz beste egin aurretik. "Jardunean nabil AEBetako Aire-Indarretan, eta ez naiz genozidioaren konplize izango", gaineratu zuen.

Immolatu aurretik, ondoko mezua argitaratu zuen gazteak bere Facebook orrian: "Askok gustuko dugu gure buruari galdetzea: Zer egingo nuke esklabotza garaian bizirik banengo? Edo Hegoaldeko Jim Crow [legeen] garaian? Edo apartheidaren garaian? Zer egingo nuke nire herrialdea genozidio bat egiten ariko balitz? Erantzuna da, horretan ari garela. Oraintxe bertan".

EZ DAGO IRUZKINIK