AKTUALITATEA / Errepresioa
Berangon, Palestinarekin elkartasunez propaganda-lanetan ari ziren bi lagun jipoitu ditu Poliziak
Ertzainek eta udaltzainek jazarri zituzten atzo bi pertsona, margoketak egiten ari zirela, eta haiek atxilotzen saiatu ziren. Gaur, protesta bat egin dute Berangon bertan.
2023eko azaroaren 1
Berangon, Palestinarekin elkartasunez propaganda-lanetan ari ziren bi lagun jipoitu ditu Poliziak

Gaur jakinarazi dutenez, atzo beste errepresio kasu bat izan zen Berangoko (Bizkaia) kalean: Palestinari elkartasuna adierazteko pintaketak egiten ari zirela, bi pertsonaren kontra oldartu ziren ertzainak eta udaltzainak. Jipoitu egin zituzten, eta haiek atxilo eramaten saiatu ziren.

Gertatutakoa salatzeko, errepresioa gaitzesteko eta Palestinarekin elkartasunez, kontzentrazio bat izan da gaur arratsaldean, Berangoko Gudarien Plazan.