AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/13 00:22

Langile bat larri zauritu zen atzo Mungiako (Bizkaia) enpresa batean, soldatapean lanean ari zela. Dirudienez, makina baten alboan zegoela, leherketa txiki bat izan zen, eta erredura larriak eragin zizkion horrek. Larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu ziren eta Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) mugitu zuten zauritutako langilea, larri.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 44 langilek galdu dute bizia haien lanpostuetan, edo lanera bidean.

EZ DAGO IRUZKINIK