AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko azaroan Atxurin egindako protesta, auzipetuekin elkartasunez. ARGAZKIA / Laura Fontalba/Ecuador Etxea (Sare Antifaxistaren bidez)
2025/02/17 14:44

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak zigortu egin ditu Voxeko faxistei aurre egiteagatik epaitutako bederatzi pertsonak, otsailaren 11n ofizialdutako ebazpenaren bidez: lau eta hamar hilabete arteko espetxe-zigorrak jarri dizkie epaileak, Voxen propaganda-postuko jarduna normaltasunez gara zedila ekidin zutela leporatuta.

Hain zuzen ere, "oldarkortasun, intimidazio eta indarkeria giroa" sortzea egotzi diete kondenatuei, baita "Voxen ideien hedapena galarazteko asmoz" aritzea ere, EITBk jaso duenez. Ebazpenak dio, bestalde, auzipetuek "modu aktiboan" parte hartu zutela Atxurin izandako "istiluetan".

2019ko azaroaren 5ean Atxurin izan ziren gertakarien harira auzipetu zituzten bederatzi pertsona horiek. Voxek jarritako informazio-postu bat zela-eta, protesta egin zuten egun horretan 150 lagun inguruk; baina, ohi bezala, faxistak babestu eta protestan ari zirenen aurka oldartu zen Ertzaintza Enkarnazio Plazan.

Horri lotuta epaitu zituzten bederatzi auzipetuak iazko azaroan, eta zigor altuak eskatzen zituzten haientzat hasieran: lau urtetik gorakoak, hain zuzen ere. Oraingoz, behin-behinekoa da Bizkaiko Auzitegiak emandako ebazpena, posible baita EAEko Auzitegi Nagusian helegiteren bat aurkeztea.

EZ DAGO IRUZKINIK