Duela urtebete aurkeztu zuten Ekida Arte Ekimen Sozialista —ikusi hemen urteurrenean argitaratu zuten bideoa—, eta arte ekoizpen propioari heldu diote jada. Lan horren fruitu da, hain justu, Barra artean izeneko abestia. Aste honetan eman dute argitara kantua, Pablo Hasel rap abeslari komunista kartzelaratu zutenetik urtebete pasatxo igaro denean. Harekin elkartasunez sortu dute Barra artean.
Ekida arduratu da abestia sortzeko antolaketa- eta ekoizpen-lanez, eta hiru rap abeslarik jarri dizkiote hitzak, haien ahotsetik abesteko: Mateo Zikuta eta KRD' Krudo gasteiztarrek, eta Ødei urruñarrak.
"Arte sozialista antolatzea posible eta beharrezkoa da: arteak kultura kapitalista betikotzeari utzi behar dio, kultura komunista elikatzeko bitarteko izan dadin", esan zuten Ekidako kideek Arte Ekimen Sozialistaren aurreneko urteurrenean.
Hemen, Barra artean kantua osorik: