AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/21 11:18

"Delitu bat ikusten baduzu... Konektatu zure kamera Poliziarekin". Horixe da Barakaldoko (Bizkaia) Udaltzaingoak martxan jarritako kanpainaren lelo nagusia. Herritarren artean kontrola eta salakeria bultzatu nahi ditu udalak, jendeak txibato lanak egin ditzan eta polizia-indarrekin lankidetzan aritu dadin, ondokoa salatuz. 

Barakaldon "delitu bat edo gizalegearen aurkako jarduera bat ikusiz" gero, nola jokatu behar den agindu du udaltzaingoak: dei egin du eurekin telefonoz harremanetan jartzera, SMS baten bidez esteka bat jasotzeko eta, modu horretan, norbere bideokamera udaltzainekin konektatzeko. "Deitu lasai: Poliziak deia grabatuko du eta zuk ez duzu inolako erantzukizunik izango", gaineratzen da udaltzaingoak sinatutako kanpainan.

Honakoa ez da, azken hilabeteetan, erakunde publikoek txibatoak sustatzeko egindako kanpaina bakarra. Lanbidek duela gutxi jarri du martxan postontzi anonimo bat, jendeak aukera izan dezan salaketak modu anonimoan aurkezteko, susmoa badu norbaitek "iruzur" egin duela prestazio sozialak jasotzeko orduan.

EZ DAGO IRUZKINIK