AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Barakaldo Digital
2021/03/30 16:47

Argitan eta Berri Otxoa elkarteek gaurko konzentrazioan salatu dutenez, familia bat etxegabetu nahi dute Barakaldon (Bizkaia). Hain zuzen, 41 urteko emakume bat eta haren lau seme-alabak kaleratu nahi dituzte. Adin txikikoak dire horietako hiru.

Emakumeak bortizkeria matxista pairatu du aurretik. Gaur egun Alokabideren etxebizitza publiko batean daude aterpetuta bera eta bere lau seme-alabak; dena den, kaleratu egin nahi ditu Alokabidek, eta auzitegiak maiatzaren 21erako ezarri du etxegabetzea.

Gaurko elkarretaratzean salatu duten gisan, emakumeak "asteak" daramatza herriko udal zerbitzuekin zein bestelako instituzio publikoekin eztabaidan, baina inork ez dio irtenbiderik mahaigaineratu.

Berri Otxoaren arabera, 2012tik hona 1.800 etxegabetze inguru izan dira Barakaldon, batez beste, lau astean. 2012an egitekoa zen, hain zuzen, Amaia EgaƱaren kaleratzea Barakaldon. Bere buruaz beste egin zuen etxerik gabe geratu baino lehen.

EZ DAGO IRUZKINIK