AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/12/23 07:42

Erailketa matxista bat izan zen igandean Barakaldon: 27 urteko gizonezko batek 54 urteko andre bat erail zuen bere etxean. "Matxismoa normalizatzen ari den honetan", hilketa salatzera eta orokorrean indarkeria matxistaren aurka mobilizatzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak.

Barakaldon bertan, Argitan kolektiboarekin batera egingo du protesta bat Ezkerraldeko Itaiak, gaur, 19:00etarako jarri baitute hitzordua Bide Onera plazan. Horrez gain, baina, Itaiak Azpeitian, Azkoitian, Altsasun, Beasainen, Gernikan, Iruñean, Legazpin, Lizarran, Tolosan eta Zestoan ere egingo ditu mobilizazioak.

Matxismoaren kontrako borroka kalean indartzeko beharra nabarmendu du berriz Emakumeon Antolakunde Sozialistak, "erailketen aurrean kaleak hartuz, eraso orori aurre eginez eta erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatuz" hain zuzen ere. Helburu argi bat markatu du horrekin: "Gero eta jende gehiago indarkeria matxistaren aurka posizionatzea".

EZ DAGO IRUZKINIK