AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/07 08:50

2023ko etekinei buruzko datuak argitaratzean, argi esan dute lerroburu guztiek: Espainiako Estatuko banketxe nagusiek marka guztiak hausten jarraitzen dute, irabaziei dagokienez. Historian izandako emaitzarik onenak lortu zituzten iaz, inoizko irabazirik handienak metatuta. Gobernuak ezarritako ezohiko zergak ez du inola ere hori oztopatu: adibidez, sei banketxeren artean soilik (Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja), 26.000 milioi euro irabazi zituzten 2023an.

Bart, bankariak langileon pobretzearen erantzule eta arduradun gisa seinalatu dituzte Euskal Herrian: margoketak egin dituzte Euskal Herriko hainbat banketxetan. Hala nola, markatzeak izan dira BBVA, Kutxabank, Laboral Kutxa edota Santander bankuen zenbait egoitzatan. Besteak beste, ondoko mezuak irakur daitezke pintaketetan: "Bankarien irabaziak, langileon pobrezia", "Irabaziak espropiatu", "Bankariek 26.000.000.000 euro. Langileok 0 euro", eta abar.

Enpresarien irabaziak espropiatu eta sozializatu

Atzo, hain zuzen ere, konponbidea aberatsenen zerga-bilketaren erregulazioan jartzeak irabazi horiek betikotzea eragiten duela salatu zuen Gazte Koordinadora Sozialistak, sare sozialen bidez plazaratutako bideo batean. Etengabeko metaketa-dinamika horri eta langileen pobretzeari aurre egiteko, bankarien eta enpresari handien irabaziak espropiatzea beharrezkoa dela aldarrikatu zuten GKSko kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK