Joan den asteartean, pertsona bat tiroz erail zuen gizonezko batek Azpeitian (Gipuzkoa). Herria astindu du gertatutakoak, baina, bere partetik, Poliziarentzako arma gehiago eskatzeko baliatu du egoera Ertzainen Nazional Elkartasunak (ErNE).
RTVEk jaso ditu Aitor Otxoa ErNEko Antolaketa idazkariaren adierazpenak: eskatu du, "behingoz", "armak eman diezazkietela udaltzain guztiei", suzko armei erreferentzia eginez. Horretarako, argudiatu du "delinkuentzia" areagotu egin dela, eta hainbat udali egin dietela euren udaltzaingoak gehiago armatzeko eskaera.
Naiz-ek ere jaso ditu erakunde polizialak esandakoak: "agenteen eskubideen" eta "segurtasunaren" izenean eskatu du udaltzainei suzko armak bermatzeko.