AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gazteluko Ingurunea. Argazkia: navarra.com
2022/05/11 08:22

Azken egunetan eraso matxista bana atera da argitara Barakaldon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa). Sexu-erasoak egin dizkiete bi emakumeri; batetik, emakume bati Barakaldoko lonja batean egin dio eraso gizon batek eta, bestetik, Iruñeko Gazteluko Ingurunearen parkean eraso dio emakume bati gizon batek. Antza, sakelako telefonoa kendu, lurrera bota eta ukituak egin zizkion larunbat goizaldean. Bi erasotzaileak atxilotu dituzte.

Joan den astelehenean, gainera, Gasteizen atxilotu zuten gizon bat bere bikotekideari eraso egiteagatik. Kalean izan zen erasoa, eta hainbat lekukok hots egin zioten poliziari. Erasotzailea atxilotu zuten gero.

EZ DAGO IRUZKINIK