Azken astean, gutxienez lau eraso matxistaren berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko asteburuan bi emakumeri eraso zieten haien bikotekideek; larunbatean, 47 urteko gizon bat atxilotu zuten Anglo-Vascoaren kale inguruko taberna batean bikotekidea jotzeagatik, eta igandean, berriz, 45 urteko beste gizon bat atxilotu zuten Alde Zaharrean, bikotekideari eraso egiteagatik.
Larunbat goizaldean, bestalde, zerbitzari moduan lanean ari zen emakume bati sexu-abusuak egin zizkion gizon batek. Gainera, iraindu egin zuen eta mehatxu egin zion 44 urteko erasotzaileak.
Gainera, aurreko astearte iluntzean emakume bati eraso zion gizon batek Abetxuko auzoan. Etxera bidean zihoan bera, eta orduan egin zuen bere aurka erasotzaileak, kalean; kolpatu egin zuen, eta hitzez jazarri zuen. Antza, aurretik ere hainbat egunez jokatu zuen berdin gizonak.