Urte honetan ere, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean kalea hartzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Oraingoan, azaroaren 25erako, Euskal Herri osoko 25 herritan antolatu dituzte mobilizazioak Itaiako kideek, iazko aldarri berdinarekin: Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki.
Zehazki, Gasteizen (Araba), Donostian (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Urnietan (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Ordizian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa), Zestoan (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Arrasaten (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Altsasun (Nafarroa), Lakuntzan (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Garesen (Nafarroa), Bilbon (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia), Durangon (Bizkaia) eta Baionan (Lapurdi) egingo ditu mobilizazioak Itaiak. Aurrerago zehaztuko dituzte deialdi guztien ordu eta toki zehatzak.
Iazko azaroaren 25ean, milaka lagunek hartu zuten parte Itaiako kideek lekuan leku antolatutako mobilizazioetan.