AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/09/09 18:51

Errepide kontrol batean atxilotu zuten preso politiko ohia, aurreko urteko azaroan. Lanera zihoala gelditu zuten Baionan (Lapurdi), FIJAIT fitxategiak zehazten dituen neurriak urratzeagatik. 2016. urtean jarri zuten martxan fitxategia, eta "arau-hauste terroristen egileak" jasotzen ditu. Neurri zein betebehar zorrotzak barne hartzen ditu araudiak; besteak beste, Frantziako Estatutik ateratzeko edota sartzeko jakinarazpena hamabost egun lehenago bidaltzea. 

Hala, atxilotua izan ondoren, FIJAIT fitxategiaren neurriak ez betetzeagatik jaso zuen Oak prokuradorearen zigor proposamena: lau hilabeteko kartzela-zigorra. Hura ez zuen onartu donostiarrak, eta helegitea martxan dagoenez gero, epaiketa atzeratzea lortu zuen joan den asteartean, irailaren 7an. 

Modu honetan, otsailaren 15ean epaituko dute, ordurako Parisko Auzitegiaren erabakia jasotzea espero baita. Bernart Etxepare Lizeoan egiten du lan Oak, eta asteartean bertan hari babesa adierazteko elkarretaratze bat egin zuten ikasleek.

EZ DAGO IRUZKINIK