AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Eibarko Udala
2025/07/15 14:01

Eibarren (Gipuzkoa), udalak lau plaza berri sortu ditu udaltzaingoaren barruan, udaltzainen eta herritarren arteko harremana "hurbilagoa" izatea aitzakiatzat hartuta. Zehazki, lau "auzozain" gehiago izendatuko ditu laster udalak, eta hiri "hurbilago" eta "seguruago" bat izateko neurri gisa justifikatu du Jon Iraola (PSE) alkateak. 

Auzo-mailako udaltzainak dira "auzozainak", eta, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez, beren funtzioak dira "prebentzioa", "patruilatzea", "herritarrei arreta ematea" eta "hiri-gatazkak ebaztea". Horretarako, parkeak eta bestelako espazio publikoak kontrolatzen dituzte, eta "zuzeneko kontaktua" izan beharko lukete "merkatariekin, ostalariekin, hezkuntza-zentroekin eta kolektibo sozialekin"; teorian, "gatazkak eta beharrak" lehenbailehen "identifikatu" ahal izateko.

Lau auzozain berriek ondoko lau eremuetan jardungo dute: Amaña-Legarren batek, Urki-Ipuruan bigarren batek, Jardiñeta-Ekialdean hirugarren batek, eta Erdigunean azken batek.

EZ DAGO IRUZKINIK