AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Daily Sabah
2023/06/02 10:25

Gaur egun, Danimarkako legedian "guetto" adiera erabiltzen da nagusiki pertsona migratzaileak bizi diren auzoei erreferentzia egiteko. Aurrerantzean, kontzeptu eta errealitate hori desagerrarazi nahi du Danimarkako Gobernu sozialdemokratak: mugatu egin nahi du auzo bakoitzean bizi diren pertsona "ez mendebaldar" kopurua. Datozen hamar urteetarako, %30eko muga arrazista jarri nahi du auzoetan.

"Gizarte erlijioso eta kultural paraleloak" izateko "arriskua" ekiditea aitzakiatzat hartuta atera du mahaira neurri berria gobernuak, TRT World atariak jaso duenez. Azaldu dute, dena den, Danimarkan askotariko neurri eta esku-hartze arrazistak izan direla 2015etik hona; 2019an sartu zen gobernuan Mette Frederiksen buru duen alderdi sozialdemokrata, eta bide berdinetik jarraitu du.

Beste hamaika neurri arrazista

2015ean, Libanoko egunkarietan hainbat adierazpen argitaratu ziren Danimarkatik, errefuxiatuei herrialde horretara ez mugitzeko esaten; 2017an, Bitxigintza Legea delakoa onartu zen, pertsona migratzaileei 1.300 dolarretik gorako baliozko jabetzak konfiskatzeko eta horietatik lortutako irabaziak, ustez, "euren mantenua" ordaintzeko erabiltzeko; 2018an, legez "guetto" modura izendatu zituzten hainbat auzo, biztanleria migratzailea %50etik gorakoa baldin bazen; "guettoetan" egindako delituak modu bikoitzean zigortu zitezkeen; Siriatik Danimarkara mugitzen diren errefuxiatuak deportatzen jarraitzen dute autoritateek, eta abar.

Gogorarazi dute, gainera, 2019an, azken hauteskundeen aurretik hain zuzen, komunitate islamiarraren kontrako gorroto-ekintza ugari izan zirela Danimarkako kaleetan.

EZ DAGO IRUZKINIK