AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / N/D
2025/09/05 12:39

Abderrahim El Akkouhk joan den ekainean galdu zuen bizia Torrejón de Ardozen (Madril), 35 urte zituela. Une horretan zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain mozkor batek immobilizatu zuen, eta behin betiko autopsian egiaztatu dutenez, hark eragindako konpresio torazikoagatik edota heltze zerbikalengatik hil zen Abderrahim, elDiario.es-ek jaso duen modura.

Biktimaren familiak eta haren abokatuek eskatu dute ikertutako agentea behin-behineko espetxealdian sar dadila, eta bera itotzen lagundu zion beste agentea lekuko izatetik ikertu izatera pasatu dadila, Abderrahimen immobilizazioan parte hartu izanagatik.

Rubén Vaquero abokatuak azaldu duenez, txostenak berresten du heriotza ez zela ez ustekabekoa ez naturala izan, baizik eta "beste pertsona batek nahita eragindakoa; hau da, hilketa bat izan zen". Gainera, atxiloketaren bideo batek erakusten du Torrejóngo polizia hiltzaileetako batek honela hitz egin zuela Abderrahimi buruz: "Merezi duzu oraintxe bertan hiltzea, kabroia".

Lehen eginbide, testigantza eta bideoetan erakutsi zuten Abderrahimek ez zuela erresistentziarik jarri eta konortea galdu arte ito zutela hala ere. Autopsiak heriotza azaltzeko beste arrazoi batzuk baztertu ditu, hala nola bihotzeko gaixotasunen bat izatea edo istripu bat gertatu izana, eta gaineratzen du txostena atzeratu izanak eragin emozionala izan duela familian, justizia eskatu eta jasandako tratua salatzen baitu.

UGTk polizia hiltzailea defendatu du

Fiskaltzak "engainuzko homizidiotzat" jo du kasua, eta behin-behineko kartzelaldia eskatu du biktima ito zuen poliziarentzat. Une honetan, agentea defendatzen ari da PSOErengandik gertu dagoen UGT sindikatua, ikertuaren "lan sindikalak" argudiatuta.

elDiario.es-ek bildutako informazio batzuen arabera, polizia horrek bi hamarkada egin ditu UGTn liberaturik. Sindikatuak ez du ez ukatu ez baieztatu, datuak babesteko legea aitzakiatzat hartuta, eta ez du argitu zein "lan sindikal" egin dituen hiltzaileak beretzat.

EZ DAGO IRUZKINIK