AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iruñerriko LASek antolatutako protesta bat. Argazkia: Iruñerriko LAS
2021/01/26 11:33

"Langileria antolatzeko eta gradualki ahalduntzeko espazio berria" izango da Autodefentsa Espazioa, Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sareak (LAS) azaldu duenez. "Zailtasun-egoera batetik abiatuta", langileriaren aurkako erasoei "aurre egiteko indar kolektiboa" lortuko duena. Igande honetan aurkeztuko dute tresna berria, 12:00etan, Burgoen Plazan.

Izan ere, LASeko kideen hitzetan, "krisi honen hedapenak eragin zuzena izan du langileriarengan, gure bizi-baldintzak kaltetuz". Hala, ez ordaintzeek, aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteek eta kaleratzeek "beldurra eta atsekabea" areagotu dutela azaldu dute, baita, horrekin batera, "defentsa mekanismo gero eta eraginkorragoak" sortzeko beharra ere. "Enpresen inpunitatearen aurka, banakako soluzioak ez bezala, garaipen berriak lortzeko bidean, sare kolektiboak ehuntzea beharrezkoa da".

Behar horrek eraman ditu espazio berri bat irekitzera, "norberak haren egoeraren eta gaitasunen arabera ekarpenak egin ditzan klase elkartasun-loturak sortuz, borroka eta autodefentsa eskola bat eraikiz".

EZ DAGO IRUZKINIK