AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Aritz Loiola
2019/06/18 20:00

Urtero osatzen duen txostenaren berri eman zuen atzo CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren atarian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, urtarriletik maiatzera bitartean, 2.075 babes eskaera egin dituztela azaldu zuten.

Hala, ondorengoa adierazi zuen CEARek: "Baliteke aurten urte osoan bilduko ditugun zifrak 2018. urtean jasotakoen bikoitza baino gehiago izatea". Iaz, nazioarteko babesa jasotzeko 1.595 eskaera egin zituzten EAEn, eta Nafarroan, 325. Nafarroari buruzko aurtengo daturik ez dute eman.

Bestalde, denbora luzez harrera zentroetan plaza bat lortzeko zain dauden pertsonen datuak ere plazaratu zituzten CEAReko kideek. EAEn egoera horretan dauden pertsonak 930 dira, gutxienez.

Lan ildoak eta erronkak

CEARek "errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzea" du helburu, horien "babes eskubideak" bermatzeko. Lehen arretari dagokionez, Oñatiko harrera zentroari eta Tolosan eraiki asmo dutenari egin zieten erreferentzia.

Horrez gain, beste lan ildo batzuk ere badituztela azaldu zuten: erroldatzeko laguntzak ematea nazioarteko babesa eskatzen duten guztiei; itxaron denbora murriztea; etxebizitza bat izateko aukera bermatzea; edota enplegu bat bermatzea.

"Berez prozesu zaila" izaten dela diote, "asilo eskaeraren ebazpenaren mende" egoten delako. Krisialdi kapitalistaren ispilua den fenomenoak, beraz, goranzko joera nabarmena du.