AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/06 13:54

Ikerketapean daude Yakovlev 42 musika-taldeko kideak, euren abestietako letrak direla-eta. Guardia Zibilak txosten batean leporatzen die euren "ikuspegi ideologikoarekin bat ez datozen guztienganako gorrotozko diskurtsoa elikatzea", bai eta "letra guztiz iraingarri eta intoleranteak idaztea" ere. Hori dela-eta, Donostiako (Gipuzkoa) epaitegian deklaratzera deitu zituzten taldekide guztiak eta kide ohi bat, taldearen hemeretzi kanta seinalatuta.

Atzorako, maiatzaren 6rako, deitu zituzten deklaratzera. Auzipetutako bi kidek deklaratu zuten Donostian, eta gainerakoek uko egin zioten adierazpenak egiteari. Jakinarazi zieten, printzipioz, aurrera doala euren kontrako prozedura judiziala, eta aurrerago helaraziko dietela beste jakinarazpenen bat.

Atzo goizeko saioa zela-eta, protestara deitu zuten Donostiako, Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistek. Hala, 11:00etan bildu ziren hainbat eta hainbat lagun Donostiako epaitegi aurrean, auzipetuei babesa emateko eta "estatu kapitalistaren kontrako adierazpen askatasuna" aldarrikatzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK