AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/01 10:02

El Jardin Secreto tabernak ez die erantzunik eman Bilboko Langile Autodefentsa Sareak egindako eskakizunei, eta beraz, aurrera jarraitzen du borrokaldiak. LASeko kideek elkarretaratzea deitu dute igande honetarako, urriak 4, 13:00etan El Jardin Secretoren aurrean.

Deustuko Erriberan dago taberna (Deustuibarrako 70. zenbakian), eta Espacio Open espazio-multzoaren parte da. Bilboko LASek irailaren 10ean eman zuen bertan gertatutakoaren berri: ostalaritza lanetan arituta ere beste lan-hitzarmen bat ezarri zioten, eta ondorioz, soldata baxuagoa ordaintzen zioten. Langileak horren aurrean erantzun zuenean, modu bidegabean kaleratu zuten lantegitik. Bajan zegoenean jakin zuen kanporatua izan zela, Gizarte Segurantzaren mezu baten bidez.

ERANTZUNIK EZ

Beharginak, LASeko kideekin batera, gutun bat eman zien El Jardin Secretoko nagusiei. Dena den, ez da erantzunik egon, eta mobilizazioekin segitzen du LASek: "Taberna honen benetako lan-baldintzak zeintzuk diren salatu nahi dugu, azaleratuz nola mota honetako negozio sasi alternatibo-kulturalek, ideia aurrerakoiez baliatuz, langile klaseak pairatzen duen miseria estrukturala ezkutatzen duen".

EZ DAGO IRUZKINIK