AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/13 10:58

Urriaren 12ko ospakizun faxistei lotuta, Bilbon (Bizkaia) elkarretaratze bat antolatu zuen atzorako Indar Berria talde faxistak. Siempre fieles lelopean, Eliptika Plazan elkartu ziren zenbait pertsona, eguerdiko 12:00etan.

Erresistentzia Antifaxistak, baina, Eliptikan bukatzen zen mobilizazio bat zeukan deituta, eta faxisten kontra protesta egin zuen bertan. Hainbat pertsona bildu ziren Eliptikan, eta aurre egin zieten faxistei. Ertzaintza ere bertan izan zen, ohi bezala, faxistak babesten eta euren kontra protesta egiten ari zirenak jazartzen.

Ertzainek hiru aldiz kargatu zuten faxisten aurka protesta egiten ari zirenen kontra. Bi kide zauritu, zortzi identifikatu eta bat atxilotu zuten. Sarrikoko komisariara eraman zuten atxilotua.

Iruñean, mobilizazioa Voxen deialdiaren kontra

Hispanitatearen eta Poliziaren gorazarreari begira, Iruñean (Nafarroa) Vox alderdiak egin zuen deialdi bat, hiriburuko erdigunean. Han ere faxismoaren kontra mobilizatu ziren hainbat eta hainbat lagun, eta Espainiako Poliziak berriz babestu zituen Voxeko faxistak.

EZ DAGO IRUZKINIK