AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Alerta Gorria Irratia
2023/09/18 12:56

Gaur epaitu behar zituzten Gasteizen (Araba) Aiaraldeko hiru gazte, Tubacexeko greban istiluak sortzeko talde antolatu bat osatzea leporatuta. 2021eko martxoan Amurrioko (Araba) planta aurrean izan ziren protestei lotuta auzipetu zituzten, eta lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe-zigor eskaerak egin zituzten haientzat. Dena den, atzeratu egin behar izan dute gaurko epaiketa: hitza hartu behar zuten bi ertzain ez dira epaitegira bertaratu, eta ezin izan da saioa gauzatu.

Tubacexeko Aiaraldeko langileek ia zortzi hilabetez egin zuten greba 2021. urtean, eta hainbat langile auzipetu zituzten horren harira. Amurrioko grebalari bat iazko azaroan epaitu zuten, polizia bat jotzea egotzita. Laudioko (Araba) beste behargin bati, berriz, joan den ekainean egin zioten epaiketa, autoritateari atentatua egitea eta erresistentzia leporatuta. Gaur epaitu behar zituzten Tubacexeko langileei babesa eman zieten hiru gazte, eta aurki izango da, bestalde, bi grebalariren aurkako epaiketa.

EZ DAGO IRUZKINIK