AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Europa Press
2025/07/11 07:28

Iruñeko (Nafarroa) 2025eko sanferminen erdira iritsita, badirudi beherakada bat izan dela bai delitu larrietan bai larrialdi-zerbitzuetara egindako deietan, Nafarroako Gobernuko Barne kontseilari Amparo Lopezek eta Osasun kontseilari Fernando Dominguezek emandako datuen arabera. Jaietako lehen lau egunetan, 112ra egindako 8.995 dei erregistratu zituzten, iazko aldi bereko 10.000 deiak baino %16 gutxiago. Salaketen kopurua ere %26 jaitsi da, 782 izan baitira.

Gizartean orokorrean uste da "delinkuentzia areagotu" egin dela, eta, horri lotuta, Polizia indartzea eskatzen da eta indarkeria poliziala justifikatzen da. Datuek, ordea, bestelako errealitate bat erakusten dute. Sexu-erasoengatiko salaketak hamaseitik seira jaitsi dira iazko datuekin alderatuta, eta zazpi pertsona atxilotu dituzte kasu horietan. Lapurreta txikiak dira, oraindik ere, delitu motarik ohikoena. Gainera, 13.000 alkoholemia-proba baino gehiagotan, 31 pertsonak bakarrik eman dute positibo, %1ek baino gutxiagok.

Osasun arloan, Fernando Dominguez kontseilariak jakinarazi du ospitaleetako eta larrialdi-zentroetako arreta emate gehienak ez daudela jaiekin lotuta. Uztailaren 6tik 10eko gauerdira bitartean, 1.734 artatze izan ziren Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, 713 San Martin Doktorearen zentroan eta 599 Buztintxuriko zentroan. Sanferminekin lotutako kasuen artean traumatismoak, intoxikazio etilikoak eta erasoak izan dira nagusi, 123 pertsona artatu baitituzte Ospitale Unibertsitarioan eta 106 ospitaletik kanpoko larrialdietan. 

EZ DAGO IRUZKINIK