AKTUALITATEA / Politika instituzionala
Athleticen kamiseta berriarekin polemika bat sortu nahi izan du UPNk
Klubak kamisetatik Euskal Herriko mapa kentzen ez badu, auzitegietara joko duela zioen atzo Nafarroako alderdiak.
2026eko maiatzaren 22 - 10:40
Athleticen kamiseta berriarekin polemika bat sortu nahi izan du UPNk
— ARGAZKIA EITB

Futbol-kamiseta berria aurkeztu du Athletic Club Bilbok, eta Euskal Herriko mapa txiki bat darama atzeko aldean, ikurrina batekin beteta. Sinbolo horiek direla-eta, polemika bat piztu nahi izan du Unión del Pueblo Navarro (UPN) alderdiak: mapa ken dezala exijitu dio klubari, argudiatuta "Nafarroa ez dela Euskal Autonomia Erkidegoko beste probintzia bat". UPNko presidente Cristina Ibarrolak X sare sozialean egin du auzitegietara jotzeko mehatxua.

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/crisibarrola_/status/2057439204871688571

Duela gutxi, Tuteran (Nafarroa) igeriketa-txapelketa bat egitea debekatu du UPNk, Euskal Herri mailakoa delako. Esan zuen txapelketa horrek ez duela "Nafarroako errealitate instituzionala errespetatzen".