Astelehenean, hilak 7, lekualdatu zuten Emilio Salaberria Etxebeste
preso politikoa. Hain zuzen, Kantabrian kokatzen den El Duesoko kartzelatik Martuteneko espetxera (Gipuzkoa)
mugitu dute. Amasa-Villabonakoa (Gipuzkoa) da.
Pasa den azaroan iragarri zuten bezala, Martutenen igaroko duen denboraldia hirugarren graduan egingo du Salaberriak. 2002an sartu zuten kartzelan "talde terroristarekin kolaboratzea" egotzita, eta 2022an bukatuko du zigorra.