AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Asteburuan gutxienez bi emakumeri eraso diete Gasteizen eta Iruñean
Igande goizaldean, 12 urteko neska bati eraso zion gizon batek Errotxapeako etxebizitza batean. Larunbatean, bestalde, emakume bat leihotik botatzen saiatu zen bere senarra, Gasteizen.
2023eko urtarrilaren 23
Asteburuan gutxienez bi emakumeri eraso diete Gasteizen eta Iruñean

Zenbait komunikabidek gaur jakinarazi dutenez, gutxienez bi eraso matxista izan dira asteburuan Arabako eta Nafarroako hiriburuetan. Larunbatean, 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Etxebizitza batean zeudela, emakumea leihoetako batetik botatzen saiatu zen gizona. Mozkortuta zegoen erasotzailea.

Errotxapea auzoan (Iruñerria, Nafarroa), berriz, igande goizaldean izan zen eraso bat. 12 urteko neska bati sexu-erasoa egin zion 20 urteko gizon batek, bere etxebizitzan. Hainbat hedabideren arabera, elkar ezagutzen zuten neskak eta mutilak, eta sare sozial baten bidez jarri zuten etxebizitza horretara joateko hitzordua. Gero, han eraso zion neskari gizonak. Atxilotu dute jada.