AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/28 13:49

Jon Mirena San Pedro preso politikoa etxean da jadanik. Hiru hamarkadatik gorako kartzelaldiaren ostean, atzo bertan irten zen Basauriko (Bizkaia) espetxetik.

Berez, Deustun (Bilbo, Bizkaia), gaur zen egitekoa San Pedroren askatasuna eta amnistia osoa aldarrikatzeko prentsaurreko bat. Izan ere, hilabeteak ziren jada deustuarrak kalean behar zuela: Espainiako Estatuan aurreko urtean ezarri zutenĀ 7/2014 Lege Organikoaren aldaketa, zigorren zenbaketa bikoitza indargabetuz, eta, beraz, deustuarrak ere etxean behar zuen ordutik. Dena den, atzora arte, gatibu mantendu dute.

1991. urtean atxilotu zuten Jon Mirena, ETAren Bizkaia komandoarekin lotuta. Epaiketarik egin gabe jarri zioten lau urteko "behin-behineko" espetxealdia, eta 1995ean utzi zuten aske. Ihesera jo zuen orduan, baina 1999an atxilotu eta kartzelaratu zuten berriz, Frantziako Estatuan. 2004an Espainiaratu zuten, eta Basaurin eduki dute 2023tik.

EZ DAGO IRUZKINIK