Joan den larunbatean, martxoaren 19an, irten zen Martuteneko espetxetik (Donostia, Gipuzkoa) Emilio Salaberria Etxebeste. Amasa-Villabonakoa (Gipuzkoa) da preso politikoa, eta orotara, hogei urte egin ditu gatibu. Azkeneko bi urteak hirugarren graduan igaro ditu.