AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bortxaketa salatzeko mobilizazioa, NUPen.
2026/01/14 14:18

Joan den urrian, Iruñeko (Nafarroa) Karpa Unibertsitariotik hurbil bortxatu zuten neska bat, taldean. Hasieran lau gizonezko atxilotu bazituzten ere, erabaki bat hartu berri du Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko 1. Epaitegiko epaileak: bortxaketaren salaketa artxibatu du behin-behinean, argudiatuta ez dutela lortu erasotzailerik identifikatzea. Noticias de Navarra-ren arabera, aukera egongo litzateke aurrerago kausa irekitzeko, ikerketa polizialean aurrerapenik egongo balitz; momentuz, ordea, ez da gertatu.

Bortxaketagatik atxilotutako lau gizonak abenduan utzi zituzten aske, haien DNA ez omen zetorrelako bat erasoa gertatu zen tokian aurkitutako arrastoekin. Hori dela-eta, epaileak dio ez dagoela "datu nahikoa" esku hartzeko, eta kasua baztertzearen alde egin du.

2025eko urriaren 23ko gauean izan zen erasoa: Amaya Kirol Hiritik gertu bortxatu zuten emakume gazte bat, gaueko 22:00ak aldera. Barruko arropa, telefono-mugikorra eta poltsa kendu zizkioten, gainera. Handik lau egunera atxilotu zituzten lau gizonezko gertatutakoari lotuta, eta behin-behinean kartzelaratu zituzten. Ez da beste atxiloketarik izan.

EZ DAGO IRUZKINIK