AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/09 18:35

Artxandako (Bilbo, Bizkaia) funikularreko langileek lanuztea egin dute gaur, martxoaren 9an, 13:30etik 15:30era. Otsailean egin zuten bezala, haien lanpostuetan jasaten duten segurtasun eza salatu dute; izan ere, hainbat istripu pairatu dituzte azken urtean, eta negozioko zuzendariorde nagusiak egun indarrean dagoen segurtasun-protokoloa betetzeari uko egin diola ere salatu dute.

Antza, istripu larri bat izan zuten iaz eta, gainera, beste hainbat "behin eta berriz gertatu" diren arren, zuzendaritzak ez die "berehalako konponbiderik" eman. Ildo horretan, epe ertainean neurri berriak hartzeko konpromisoa adierazi du zuzendaritzak, baina zenbait arriskuren inguruan ez du proposamenik onartu —lerradura-arriskua ekiditeko konponbideak, adibidez— eta kasu horietan langileek izango lukete bezeroen segurtasunaren erantzukizun osoa. 

Segurtasun-protokolo berri baten beharra dagoela berretsi dute langileek, bai eta istripuak ekiditeko "mekanismo teknikoak" aplikatzeko beharra ere.

EZ DAGO IRUZKINIK