AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/19 09:50

Artabiako (Nafarroa) Arneactive enpresako langileek antolatzea erabaki dute aurten, soldatak igotzea eta berdintzea helburu izanda. Enpresak, baina, azkar eman du erantzuna: behin eta berriz egin die mehatxu langileei, eta azkenean, behargin bat kalera bidali du. "Pertsona horrek antolakuntza bultzatu zuen bere lankideen artean lan-baldintzak hobetzeko asmoz, eta enpresak kaleratzearekin erantzun zuen", adierazi du Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak.

Gertatutakoaren berri emateaz gain, protestara deitu dute orain Kontseilu Sozialistako kideek, kaleratzea salatzeko. Arneactivek "bere eskubideen alde antolatzen dena" kaleratzen duela seinalatzeko, elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilaren 22rako. Enpresa alboan izango da kontzentrazioa, 17:00etan hasita.

Arneactiveren aldetik izan den erasoa "proletalgoaren bizi-baldintzak okertzen ari diren testuinguru batean" gertatu dela azaldu du Kontseilu Sozialistak, eta hori ez dela soilik "bizitzaren garestitzean eta soldata errealaren murrizketan islatzen": nabarmendu du "euren klase interesak defendatzen dituzten langileen antolakuntza independentean" ere ikusten dela jazarpena. "Beldur giro horretan, antolatzea eta klase kontzientzia zabaltzea beharrezkoa da", gaineratu du.

Irakurri hemen kaleratutako langileari GEDAR LANGILE KAZETAk egindako elkarrizketa

EZ DAGO IRUZKINIK