AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/01/29 12:13

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaur-gaurkoz ezarrita dauden neurri murriztaileekin otsailaren 13ra arte jarraitzea ebatzi du Labi aholku batzordeak. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo eman zuen erabakiaren berri. Covid ziurtagiriaren derrigortasuna hoteletara, joko aretoetara eta turismo esparrura hedatuko dutela ere iragarri zuen.

Aurreko aldietan bezala, Eusko Jaurlaritzak epaitegiei baimena eskatu die salbuespen neurriei eusteko. Epaileen azken hitza datorren asteartean iritsiko den arren, gobernuak erabakitako neurriak ezarri egingo dira bien bitartean. Ondorioz, abenduaren 4tik indarrean den Covid ziurtagiria eskatzen jarraituko dute eremu itxi gehienetara sartzeko. Horrez gain, aisialdi, merkataritza zein kultur jardueretan 01:00etan ateak itxiko dituzte, gutxienez, datozen bi asteetan.

Nafarroan bezala

Nafarroako Gobernuak ere pareko erabakia hartu du berriki. Hala, Hego Euskal Herrian neurri murriztaile homogeneoak dira indarrean. Nafarroako kasuan, otsailaren 14ra arteko epemuga izanen dute, gutxienez.

EZ DAGO IRUZKINIK