AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko Herri Unibertsitateko hitzaldi bat, Gasteizen.
2025/02/18 09:42

Ikasturte honetan, Euskal Herriko sei campusetan lur hartuko du Herri Unibertsitateak: Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Bilboko (Bizkaia), Eibarko (Gipuzkoa), Gasteizko (Araba), Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioako (Bizkaia) campusetan, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iruñean. Dagoeneko aurreratu dutenez, data berdinetan izango dira Herri Unibertsitateko egitarau guztiak, apirilaren 8tik 10era bitartean. Ohi bezala, hamaika hitzaldik, mahai-inguruk, tailerrek eta abarrek osatuko dute programazioa, baina aurrerago emango dute xehetasunen berri.

Aurreko bi urteetan, unibertsitateko ikasle-mugimenduak Gasteizko campusean antolatu ditu egitarau bateratuak Herri Unibertsitaterako. 2024ko edizioko hitzaldietan, aztergai izan zituzten auzi ekologikoa, Palestinako gatazka, unibertsitate eredua, alderdiaren kontzeptu boltxebikea, emakume frontea eta abar. EHUren aginduz, Ertzaintzak indarrez hustu zuen iazko Herri Unibertsitatea, ikasleen formakuntzarako eta hausnarketarako sortutako espazioa galaraziz.

EZ DAGO IRUZKINIK