AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Civio
2024/10/23 15:00

Ekainean onartu zuten Amnistiari buruzko Lege Organikoa deiturikoa, azpititulu anbiziotsua zuena: Kataluniako "normalizazio instituzional, politiko eta sozialerako" neurri modura saldu zuten. Teorian, Kataluniako procés-ari eta 2017ko urriaren 1eko erreferendumari lotutako "delituak" bertan behera uztea zen asmoa; delitu horiek ezabatzea, nolabait.

Ekainaren 10ean sartu zen indarrean Amnistia Legea, eta, orain arte, 154 pertsonari aplikatu diete; Katalunia barruko auzitegietan, kasu guztietan. Onuradunen artean nagusi da Polizia, "amnistiatu" dituztenen artean, %61 baitira Espainiako Poliziako, Guardia Zibileko edo Mossos d'Esquadrako polizia-agenteak. Alegia, 95. Erreferendumaren egunean jipoiak emateagatik eta kalean oldartzeagatik auzipetu zituzten, nagusiki.

Aurreko astean bertan, erreferendumaren egunean bortizki jardun zuten 45 guardia zibil "amnistiatu" zituzten. Uztailean ere modu masiboan ezarri zieten amnistia 46 poliziari, 2017ko urriaren 1ean Bartzelonan emandako jipoiengatik eta egindako erasoengatik. Epaileak ebatzi zuen kargugabetu egin behar zirela agenteak, "ikertutako jarduketak iraupen indibidual txikikoak" izan zirelako eta "zehaztutako helburu polizial baten barruan" zeudelako. Lau mossori ere aurretik aplikatu zieten amnistia Bartzelonan, nahiz eta lesioak eragitea leporatzen zieten, besteak beste.

Fiskaltza Orokorraren kalkuluen arabera, denera, 486 pertsonari ezar diezaiekete Amnistia Legea. Tramitatzen ari diren 82 prozesu judizialetan aplikatzeko aukera egongo da, eta hainbat auzitegi daude tartean: Auzitegi Gorena, Espainiako Auzitegi Nazionala, eta Kataluniako hainbat auzitegi. Dena den, aurreratu dute Amnistia Legeak ez dituela ikertuak izaten ari diren gertakari eta "delitu" guztiak barne hartzen.

EZ DAGO IRUZKINIK