AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Linas Korta/Argia bidez
2025/04/07 08:58

Amaia Zabartek, iazko martxoan Ertzaintzak Donostian (Gipuzkoa) zauritutako pertsonetako batek, gaur deklaratuko du epaitegian. Izan ere, Gipuzkoako Auzitegiko epaile batek hasieran kasua artxibatzea erabaki ostean, Zabarteren senideen helegitea onartu eta auzia berriz ireki zezatela eskatu zuen epaitegiak iazko azaroan. Hortaz, zabalik dago prozesuari lotutako ikerketa, eta deklarazioak izaten ari dira.

Ertzaintzak hamahiru hilabetez ustezko barne-ikerketa bat martxan eduki ondoren, orain esan du identifikatu duela Zabarte ostikoz jo zuen agentea. Hain zuzen ere, Poliziak foam jaurtigai batekin buruan jo eta zauriturik lurrera erori zenean, ertzain batek ostikada bat eman zion Amaiari. Gerora argitaratutako bideo batek erakusten du une hori. Orain, auzitegiko ikerketaren barruan, ertzain horrek deklaratu du nahi gabe egin ziola ostiko zaurituari, "estropezu egin" zuelako.

Reale Arena futbol-estadio inguruan izan ziren gertakariak, 2024ko martxoaren 5ean, Realaren eta Paris Saint-Germainen (PSG) arteko partidaren aurretik. Ertzaintzak hainbatetan kargatu zuen kalean zebilen jendearen aurka, eta gutxienez hiru lagun zauritu zituen. Zabarteren kontrako erasoaz gain, Poliziak zauritutako bigarren emakume baten kasua ere ikertzen ari dira gaur egun. Auzi hori ere artxibatu egin zuen epaitegiak hasieran.

EZ DAGO IRUZKINIK