AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Pablo Lasaosa/Navarra.com
2025/06/06 16:51

Nastatek lan-merkatuari buruz emandako datuek lan-kontratuen prekarizazio bat erakusten dute Nafarroan. 2025eko lehen bost hilabeteetan, kontratuen ia %80 aldi baterakoak izan dira sistematikoki. Urtarrilean erregistratutako 22.396 kontratuetatik, soilik 4.943 izan ziren mugagabeak (%22). Otsailean, kopuru hori 4.420ra jaitsi zen (urteko %14,3 gutxiago), eta nahiz eta maiatzean berriro ere gora egin, 4.848 kontratu mugagaberekin, 2025ean %4,7ko jaitsiera bat izaten jarraitzen dute.

Maiatzean, guztira, 23.927 lan-kontratu erregistratu dira (urteko %0,1eko murrizketa txiki batekin), baina egonkortasunaren galera nabarmena da. Esan bezala, mugagabeek %4,7 behera egin duten honetan, aldi baterakoak %1,1 igo dira. Horrekin, proportzioan, aldi baterako kontratuak, mugagabeak baino %293 gehiago izatera heldu dira aurtengo maiatzean.

Egoera bereziki larria da 25 urtetik beherako gazteentzat: aldi baterako kontratuen tasa guztizkoen %90era iristen da. Otsailean, 535 gazte baino ez ziren izan kontratu mugagabearekin lan egiten hasi zirenak. Sektoreka, zerbitzuena (enplegu gehien biltzen dituen sektorea) da baldintzarik okerrenak dituena egonkortasunari dagokionez: martxoan, 15.572 kontratuetatik soilik 3.483 (%22,4) izan ziren finkoak. Halaber, industria ere ildo beretik doa, 5.895 kontratuetatik 866 baino ez baitziren egonkorrak izan joan den hilabetean.

"Kontratu mugagabe bihurtutakoen" beherakada (lan-egonkortasunaren adierazletzat hartzen dena) are nabarmenagoa da: martxoan %42,9 jaitsi zen mugagabe bihurtutako aldi baterako lan-kontratuen kopurua, eta apirilean, beste %25.

EZ DAGO IRUZKINIK