Duela egun batzuk zendu zen Aitor Esnaola euskal preso politikoaren aita. Maiatzean bezala, hurbileko senideekin egoteko baimena eskatua zuen Esnaolak, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak onartu egin zuen. Ohiko prozedurari jarraiki, Arabako Zaballa espetxera mugitu zuten presoa.
Haren lagunek azaldu dutenaren arabera, behin hurbiltzean, "Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailburuaren ardura da Epaile Zentralak ebatzitako erabaki agiria bere osotasunean
betetzea ".
Dena den, erabaki agiri hori betetzerako orduan, Esnaolaren eskubideak urratu zituztela salatu dute lagunek: "Astelehenean Aitor bere aitaren hileta elizkizunera ekarri ez, eta kotxe barnean bost orduz gatibu izan zuten, loturik, herriko bazter batean. Eusko Jaurlaritzak eta bere Ertzaintzak ez zituzten Aitorren eskubideak bermatzeko behar ziren neurriak behar bezala hartu eta, ondorioz, Aitor bost minutuz bakarrik egon zen bere senitartekoekin".
Esnaolaren lagunen iritziz, Eusko Jaurlaritzaren portaerak berez "ankerra" den sakabanaketa politikaren "ondorio lazgarrienak" agerian utzi ditu. Gisa horretako jarrerek "normalizazio politikoa" oztopatzen dutela ere salatu dute.