AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileak eta Ertzaintza Aernnovaren Berantevillako lantegiko sarreran, atzo.
2020/12/23 12:30

Hirugarren greba eguna dute gaur Araban Aernnovako langileek. 2021eko otsailerako Berantevillako (Araba) lantegitik 82 langile kaleratzeko asmoa du aeronautika enpresako zuzendaritzak. Astelehenean hasi zuten hiru eguneko greba langileek; atzo, enpresako arduradun batek Ertzaintzak eskolta emanda sartu behar izan zuen fabrikara, Polizia langileei bultzaka aritu ondoren.

Aernnovakoak ez dira aeronautika sektorean borrokan ari diren bakarrak. Joan den ostegunean, esaterako, mobilizazio bateratua egin zuten Aernnovan eta Alestisen soldatapean jarduten duten beharginek (bi enpresen artean, ia 200 langile kanporatuko dituzte Araban).

Aernnova azaroan hasi zen Euskal Herrian langileak kaleratzen; lau izan ziren kaleratuak. Gainera, Miñaon (Araba) 180 beharginez osatutako ingeniaritza planta bat du enpresak eta hango langileak abendura arte egon dira aldi baterako enplegu-erregulazio espedientearekin. Beharginen diziplina faltarekin mozorrotu zituzten lehen lau kaleratze horiek, kalte-ordainak ekidinez.