AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/08 11:43

Gaur bertan atera da argitara adin txikiko hiru emakume sexualki esplotatu dituztela Araban. Gizon heldu batek, gutxienez, sexu-harremanak izan ditu eurekin, diru truke. Ezagutzera eman duten erasoetako bat, hain zuzen ere, erasotzaileetako baten etxean izan zen, Gasteizen (Araba). Adingabeetako biri diru kantitate bat hitzeman zien hark, gero ordainketa osorik egin ez bazien ere.

Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude erasotuak izan diren hiru neskak, eta Gasteizko zentro batean dituzte gaur egun. Itxura denez, hiru adingabeetako batek jarri zituen harremanetan erasotzailea eta erasotuak izan diren gainerako bi neskak; eta berak ere izan zituen sexu-harremanak gizonezko horrekin. Bien arteko lehen kontaktua, antza, sare sozialen bidez izan zen. Ikerketapean daukate adin txiko emakume hori ere, beste bi neskak prostituzioan aritzea sustatzeagatik.

Zabalik dago gertakariei buruzko ikerketa; dena den, prebentziozko espetxealdia ezarri diote erasotzaileari. Aurrekariak ditu, duela urte batzuk, beste emakume adingabe bat prostituzioan aritzera "bultzatzeagatik".

Duela zortzi urte, prostituzio kasu antzeko baten berri izan zen Araban. Orduan jakinarazi zuten Gasteizko Sansoheta zentroko hainbat adingabek sexu-harremanak izan zituztela zenbait heldurekin, diru truke. Eraso horiek zirela-eta, Sansoheta ixtea erabaki zuen Arabako Foru Aldundiak.

EZ DAGO IRUZKINIK