AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Protesta azaroaren 15ean, epaiketa egunean.
2023/11/23 21:49

Joan den maiatzaren 23an, hiru lagun atxilotu zituzten Bilbon (Bizkaia), zenbait aste lehenago faxista batzuei aurre egiteagatik. Izan ere, maiatzaren hasieran, hainbat pertsona Vox alderdiko propaganda banatzen aritu ziren Bilboko Errekalde auzoan, eta propaganda faxistaren kontra protesta egin zuten, hain justu, gerora atxilotuak izan ziren hiru gazteek. Pare bat aste beranduago, maiatzaren 23an zehazki, Espainiako Poliziak eraman zituen atxilo.

Horren harira, iragan azaroaren 15ean epaitu zituzten hiru auzipetuak, Bilbon bertan. Hirurei babesa emateko eta beren absoluzioa exijitzeko, elkarretaratze bat izan zen epaitegi aurrean, Faxismoaren eta errepresioaren aurrean langile batasuna lelopean.

Berriki jakinarazi dute zein den epailearen ebazpena: absolbitu egin ditu auzipetuetatik bi, eta 180 euroko isun bat jarri dio hirugarrenari. Helegiteak aurkezteko epea irekita dago orain.

EZ DAGO IRUZKINIK