Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak argitaratutako datuen arabera, 2021ean 90.189 emakumek eten zuten haurdunaldia euren borondatez. Horietatik %16 inguruk baino ez zuten osasun sare publikoan abortatu; alegia, seitik batek.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, zehazki, 3.634 abortu izan ziren iaz. Horietatik 172 egin ziren Osakidetzaren ospitaleetan, 25 ospitale pribatuetan eta 3.437 ospitaleetatik kanpo, zentro pribatuetan.