AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/12/11 08:12

"Doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa izango den abortuaren alde eta haren kontrako urraketen aurka mobilizatzeko deia egiten dugu", zioen atzo Gasteizko (Araba) Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Izan ere, Gasteizko epaitegi batek 21 jazarle antiabortista absolbitu ondoren, Itaiak mobilizazio bat antolatu du bihar arratsalderako: abortu-eskubidearen alde elkarretaratuko da 19:00etan, Correos aurrean.

Herenegun eman zuten argitara epailearen ebazpena: erruduntzat jo ditu, 2022ko udazkenean, Askabide klinika parean jazarpen-lanetan aritu ziren 21 pertsona. Urtean bi aldiz kliniken aurrean izaten diren elkarretaratze-zikloen barruan, antiabortistek eguna joan eta eguna etorri jazarri zituzten Askabidera haurdunaldia etetera zihoazen emakumeak eta bertako langileak, baina epaileak dio "modu baketsuan" izan zirela protesta horiek eta ez zela jazarpenik egon. Horiek horrela, absolbitu egin ditu joan den hilean epaitutako 21 manifestariak.

"Gogor salatzen dugu sententzia, izan ere, abortua kriminalizatzen duten protestekin aurrera jarraitzeko baldintzak ipintzen ditu", seinalatu zuen Gasteizko Itaiak epaiaren berri izan bezain pronto. Hala, emakumeenganako kriminalizazioa salatu eta abortatzeko eskubidearen defentsan mobilizatzera deitu zuen.

EZ DAGO IRUZKINIK