AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: bilbohiria.eus
2021/05/04 18:19

Espainiako Auzitegi Nazionalak uztailaren 12rako deitu du 13/13 auziko epaiketa. Orotara, 77 urteko espetxe zigorra eskatzen dute zortzi auzipeturentzat, ETArekin harremanetan izatea egotzita. 2010an hamar pertsona atxilotu zituzten poliziaren sarekada batean, eta horietako zortzi epaituko dituzte orain. Atxiloaldian tratu txarrak eta tortura jasan izana salatu zuten batzuek.

Preso politikoen aldeko mugimenduetan aritutakoak dira atxilotuetako batzuk, bai eta preso politikoen abokatuak izandakoak ere. Hain zuzen, Arantza Zuluetari, Iker Sarriegiri, Jon Enparantzari, Julen Zelaraini, Naia Zuriarraini, Saioa Agirreri, Nerea Redondori eta Juan Maria Jauregiri egingo diete epaiketa Madrilen.

Auzipetuen artean, badira akusazio berdinak leporatuta jada epaituak izan diren hainbat, eta beste batzuk preso ere izan dituzte aurretik. Uztailaren 10erako mobilizazioak iragarri dituzte haiei babesa adierazteko.

EZ DAGO IRUZKINIK