AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Jack Guez/AFP
2024/12/01 15:15

2019. eta 2023. urteen bitartean, Israelgo Estatuak laguntza finantzario nabarmena jaso zuen atzerriko hainbat enpresaren eta herrialderen partetik. Europako 20 hartzekodun nagusiek, esaterako, 36.100 milioi euroko maileguak egin zizkioten aipatutako denbora-tartean, estatu sionista armaz hornitzen duten sei enpresa nagusiei hain zuzen ere.

Talde horren buruan izan zen Frantziako Estatuko BNP Paribas, 4.700 milioi euroko finantzaketarekin. Atzetik jarraitu zioten Frantziako Crédit Agricole bankuak eta Alemaniako Deutsche Bankek, 3.700 milioi eta 2.800 milioi eurorekin, hurrenez hurren. Zerrenda horretan, dena den, geografikoki hurbilagoak diren zenbait izen ere aurki daitezke, BBVA adibidez, 1.378 milioi euroko mailegu bat eman baitzien sionistei.

Europako 20 hartzekodun nagusiek, esaterako, 36.100 milioi euroko maileguak egin zizkioten [2019-2023]

Mailegu horiez gain, Europako 20 inbertitzaile instituzional nagusiek, 26.000 milioi euroko akzioak eta bonuak zituzten Israelgo Estatuan, erosketa militarrari lotutako sei arma-enpresa garrantzitsutan. Suitzako UBS izan zen inbertitzailerik handiena, guztira 3.950 milioi euroko partaidetzekin, eta hurbil-hurbil jarraitu zion Norvegiako Gobernuko Pentsio Funts Globalak, 3.670 milioi eurorekin. Inbertsio horiek erakusten dute nazioarteak Israelgo Estatuaren defentsa-sektorearekin daukan konpromiso finantzario esanguratsua.

20 inbertitzaile instituzional nagusiek, 26.000 milioi euroko akzioak eta bonuak zituzten Israelgo Estatuan, erosketa militarrari lotutako sei arma-enpresa garrantzitsutan

Epe horretan zehar, sionistei emandako laguntza militar soila ere nabarmena izan zen Europako agenteen partetik. Amerikako Estatu Batuetan (AEB) egoitza duen Boeingek 1.800 JDAM bonba eta 1.000 GBU-39 bonba eman zizkien 2023rako. AEBetako Lockheed Martinek 39 F-35A borroka-hegazkinekin hornitu zituen, are gehiago entregatzeko aurreikuspenarekin. Italiako Leonardo enpresak, berriz, zazpi AW-119 helikoptero eman zizkion Israelgo Estatuari 2023rako. Gainera, Rolls-Royce eta RTX bezalako enpresek zeregin esanguratsuak izan zituzten hegazkin-motorren eta misilen hornikuntzan.

Irailean bakarrik, beste hainbat erosketaren artean, 3 milioi euro baino gehiago gastatu zituen bonba eta granadetan [Espainiako Estatuak]

Israelgo Estatuko arma-industriak, bere aldetik, jada baduen nazioarteko presentzia handitu zuen 800 milioi dolarreko nazioarteko kontratuen bidez. Zentzu horretan, adibide garbia da Espainiako Estatuak Israeldik arma-inportazioak egiten jarraitzen duela. Irailean bakarrik, beste hainbat erosketaren artean, 3 milioi euro baino gehiago gastatu zituen bonba eta granadetan.

EZ DAGO IRUZKINIK