AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Correo
2020/04/29 09:43

"Arrazoi objektiboak" argudiatuta, lan-erregulazio txosten berri bat aurkeztuko du Arcelor Mittal enpresaren Espainiako Estatuko zuzendaritzak. Multinazionalak estatuan dituen 11 lantegietako 8.236 langileri eragingo lieke dosierrak, tartean, Euskal Herriko altzairutegietako beharginei. Urtebeteko iraupena izango luke lan-erregulazioak, eta "enpresaren beharren arabera" joan beharko lukete lanera langileek. Beste txosten bat ere aurkeztu zuen Arcelor Mittalek, baina ukatua izan zen eta ez zen ezarri.

Horretaz gain, 50-100 kaleratze egiteko asmoa ere adierazi du zuzendaritzak. Enpresaren arabera, %46 "murriztu" behar ditu gastuak.

Iazko abenduan, Arcelor Mittalek jakinarazi zuen Aguraingo (Araba) lantokia itxiko zuela. Egun, Etxebarrin (Bizkaia), Sestaon (Bizkaia), Bergaran (Bizkaia), Zumarragan (Gipuzkoa) eta Olaberrian (Gipuzkoa) daude plantak.