AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / KEM-MOC
2023/01/24 11:09

2021eko abenduaren 18an, ekintza bat egin zuten KEM-MOC Bilboko (Bizkaia) Talde Antimilitaristako bi kidek Juan de Garay kaleko kuartel militarrean, #Botakuartela izeneko kanpainaren barruan. Bilboko gobernu militarra "eraitsi" zuten sinbolikoki, 2023. urterako Espainiako Estatuan aurreikusitako gastu militarraren igoera salatzeko. Zehazki, Bilboko kuartela desegitea "proposatu" nahi izan zuen KEM-MOCek, 6.500 m2-ko azpiegitura hori, jardun militarrera bideratu ordez, "hiriko pertsonen bizi-baldintzak hobetuko dituen erabilerara bideratzea" aldarrikatzeko.

Ekintza hori dela-eta, Talde Antimilitaristako bi kide auzipetu zituzten, eta gaur goizean hasi da haien kontrako epaiketa Bilboko Zigor Arloko 5. zenbakidun epaitegian. Jakinarazi dutenez, zigor-eskaerak mantendu ditu fiskaltzak: 36 hilabeteko espetxe-zigorrak eta 9.000 euroko isunak eskatzen ditu bientzat, kuartelean kalteak eragitea egotzita. "Gerrak eta Armadak eragiten dituztenak dira benetako kalteak", adierazi dute haiek.

EZ DAGO IRUZKINIK