AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Sea Watch
2025/03/05 09:28

Atzo, martxoaren 4an, Sea Watch Gobernuz Kanpoko Erakundeak 32 lagun erreskatatu zituen Mediterraneoan, tartean haurrak. Gutxienez lau egun zeramatzaten Miskarreko petrolio-plataforman harrapaturik, Tunezko kostaldetik hurbil. Hotza eta erabateko abandonua pairatu behar izan dituzte egun hauetan guztietan.

Itxura denez, Libiatik migratu nahian ari ziren itsasoz, baina hondoratu egin zen erabiltzen ari ziren ontzia, eta petrolio-plataforman hartu zuten babes. Sea Watchen Seabird hegazkinak aurreko larunbatean ikusi zuen ontzi huts bat uretan; gerora jakin zenez, 32 pertsona horiek zeramatzana zen.

Sea Watcheko bozeramaile Giorgia Linardik salatu duenez, "kontaktatutako agintaritzetako batek berak ere [Italia eta Malta hala nola] ez zuen bere gain hartu nahitaezko erreskate baterako erantzukizun juridiko eta humanitarioa". Gaineratu du Gobernuz Kanpoko Erakundeak berriz bete behar izan duela "hutsune instituzional oso larri bat".

EZ DAGO IRUZKINIK